Borroka -aliantzak pandemia garaian– mahai ingurua Herri mugimenduen borroka moldeez ari garela maiz plazaratu da aliantzen gaia. Hainbat esperientzia biltzen dituen mataza osatu dugu azken urteotan fundazioan, hausnarketaz, esperientziaz eta korapiloz betea. Ibilbide hau borobiltzeko aukera sortu zaigu, eta datorren abenduaren 10ean Donostiako Doka Kafe Antzokian antolatu dugun mahai-ingurura gonbidatzen zaitugu.
Testuinguru pandemiko honek gauza asko aldarazi dituen arren, aktibazio soziala eta auto-antolakuntza indartzea lehen bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa dela uste dugu. Bainaezin dugu ukatu, egoera honetan herri mugimenduak bildu eta elkartzeko zailtasun askotarikoak ditugula mahai-gainean. Honen aurrean, elkar saretzeak nola berrasmatuko ditugu? Zein elementu berri jarri dira mahai-gainean? Herri mugimenduak indartu eta borroka esparruetan eragiteko gaitasuna nola landu? Gogoetarako galdera berriak ekarri eta hainbat esperientzia elkarrizketan jartzeko asmotan, herrimugimenduetako esparru ezberdinetan parte-hartzen duten kideak gonbidatu ditugu:
•BALA Kolektiboko kideak
•Gaur-Geroa-Duintasuna pentsiodunen elkarteko kidea
•Infernua Bizirik! kolektiboko kidea
•Groseko Auzo Zaintza Sarean parte hartu duen kidea
Gaur 18:30etatik 20:30etara Arraio Irratian, FMko 99.3an eta arraio.eus atarian entzungai izango duzue mahai-ingurua. On egin!
Be First to Comment