Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2020

Salbideko festak girotzen egongo gara!

Aste honetan hasi dugu 2020-2021 irratsaio denboraldia Zaratazarautzen eskutik. Bihar egingo dugu kaleko lehen zuzenekoa Salbide auzotik. Aurtengoan, lehen aldiz ospatuko dituzte auzoko festak eta gu bertan izango gara larunbat goiza girotu asmoz. 11.00tatik 13.00tara bertan izango gara goizeko mural pintaketa zein haurren marrazki erakusketaren berri emanez. Elkarrizketak, musika eta nola ez gure ikasturte berriko albisteak ere izango ditugu mintzagai.

Ez da ahaztu behar gaur egungo egoeran segurtasun neurriak kontuan hartu bertara gerturatu zaitezketela giroaz gozatzera eta horretarako aukerarik ez baduzue FMtik jarraitzeko modua izango duzue. Beraz ez dago aitzakiarik Salbideko auzoko festez ez gozatzeko, animatu!!

Denboraldi berria hastera goaz!

Udara amaitzen ari da eta ikasturte berria ate-joka dugu. Arraio irratiko kideok 2020-2021 denboraldiko parrilla osatzen hasiak gara eta horren lekuko da bihartik aurrera, irailak 7tik aurrera hain zuzen, goizez Hala Bedi irratiko saioak eta arratsaldez Arrosa sareko magazina emititzen hasiko garela.

Goizetan, 8:00etatik 10:00etara Gazteizko Hala Bedi irratiko Hizpidea saioa izango duzue entzungai eta ondoren Suelta la olla aktualitatea jorratzen duen irratsaio beteranoa. Arratsaldetan berriz 16:00etatik 18:00etara Arrosa sareak ekoizten duen Zebrabidea magazina eskeiniko dugu.

Deia luzatu nahi diegu herritarrei Arraio irratian irratsaio bat egin nahi izan ezkero gurekin harremanetan jartzera, denboraldia hastera goaz eta oraintxe duzue aukera bikaina gure mikrofonoetara hurbiltzeko.

Izan arraio eta entzun zan/k Arraio irratia 99.3fm edo arraio.eus atarian!