Aste honetan hasi dugu 2020-2021 irratsaio denboraldia Zaratazarautzen eskutik. Bihar egingo dugu kaleko lehen zuzenekoa Salbide auzotik. Aurtengoan, lehen aldiz ospatuko dituzte auzoko festak eta gu bertan izango gara larunbat goiza girotu asmoz. 11.00tatik 13.00tara bertan izango gara goizeko mural pintaketa zein haurren marrazki erakusketaren berri emanez. Elkarrizketak, musika eta nola ez gure ikasturte berriko albisteak ere izango ditugu mintzagai.

Ez da ahaztu behar gaur egungo egoeran segurtasun neurriak kontuan hartu bertara gerturatu zaitezketela giroaz gozatzera eta horretarako aukerarik ez baduzue FMtik jarraitzeko modua izango duzue. Beraz ez dago aitzakiarik Salbideko auzoko festez ez gozatzeko, animatu!!

Goizetan, 8:00etatik 10:00etara Gazteizko Hala Bedi irratiko Hizpidea saioa izango duzue entzungai eta ondoren Suelta la olla aktualitatea jorratzen duen irratsaio beteranoa. Arratsaldetan berriz 16:00etatik 18:00etara Arrosa sareak ekoizten duen Zebrabidea magazina eskeiniko dugu.