Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2020

Zinema Itsuaren azkeneko eszena

Iritsi zaigu ikasturteari agur esateko garaia! Berezia izan da guztia, eta oraindik ere, pelikula batean gaudela dirudi. Gaur, euria ari du eta singing on the rain abiatuko gara berriz ere gela arroxera, brave heartarekin eta inoiz kenduko ez diguten askatasunaz.

Konfinamenduan zientzia-fikzioa eta espazio irekiak ekarri dizkizuegu; errealitatea aldatzeko aukera, alegia. Zein da zure Matrix mundua? Orain, gauza bera egingo dugu: askeago garela uste dugun garai honetan, hain askeak ez ginen garaian ikusitakoak aipatuko dizkizuegu, gure erretinetan dirauten azken eszena horiek. Baten bat gustatuko zaizu, ziur.

Ez galdu gaurko saioa, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian, 99.3 FMn.

Playero kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Hemen gara berriz ere ekaineko lehen saioa egiteko asmoz! Oraingo honetan playeroetako antolatzaileak izango dira gurean. Aurten hartu dute beren gain txapelketaren antolakuntza eta denboraldi gorabeheratsu honen inguruko balantzea egingo dugu beraiekin. Jakina den bezala aurten ez da garailerik egon nahiz eta gizonezkoen talde batek beren burua txapelduntzat hartu. Honetaz eta beste zenbait kontuz arituko gara gaur 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Bi elkarrizketa ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan 2 elkarrizketa edukiko ditugu. Lehenik, Erruki Jauna taldeko kide bat elkarrizketatuko dugu, berriki kaleratu duten lan berriaz hitzegiteko. Bigarren, Noiznahi egitasmoko kide bat ere elkarrizketatuko dugu, 20 urte dira eta Getariako Gaztetxean kontzertuak antolatzen hasi zirenetik.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.