Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2020

FAS zineklubekoekin krispetak elkarbanatuko ditugu biharko Zinema Itsuan

Bilboko FAS elkarte kulturala 1953. urtean hasi zen martxan. Gaur egun, Estatu Espainolean, funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da, eta Europan, bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute taldea eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira.

Haien esperientziaren berri izateko, Txarly Otaola kidearekin hitz egingo dugu biharko saioan. Eta han daukaten mugimendua ikusita… krispetarik gabe gelditzeko arriskua izan arren, ziur gaude merezi izango duela!

Bestalde, ohi bezala, Nymeriaren gomendioa ere entzungo dugu eta Zinegoak jaialdira ere sartu-irtena egingo dugu, epaile dabilen Krisekin hitz egiteko.

Agi denez, bihar, Bilbo aldean mugituko gara. Gurekin zinera etorri nahi? Ez galdu Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian; FM 99.3.

KOSTA KASTAKO 6.IRRATSAIOA

Kaixo guztioi! 

Badator DBH 4. mailako ikasleen martxoko irratsaioa! 

Asteazken honetan, martxoaren 4an , gai ugari ikutuko ditugu: kirolen atala, TOP 5 musika zerrenda, san valentin, masrtxoak 8, iñauteriak, atal berri bat hitzpasa, zozketa eta askoz gehiago!

Beraz, gogoratu, GAUR, iluntzeko 19:00etan Kosta Kastako lehen saioa Arraio Irratian! 

Piztu 99.3 fm!

Instagram: @kostakasta

Zasteko Leire eta Olatz biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan saskibaloi kontuez arituko gara Leire eta Olatzekin. Biak ala biak Zasteko jokalariak dira eta maila txukuna erakusten ari dira Gipuzkoako lehendabiziko ligan. Aurtengo denboraldiaren nondik norakoaren berri emango digute, ahaztu gabe, iaz erdietsiriko igoeraren ostean aurten ere goiko postuetan dabiltzala.

Honetaz gain, playeroen kiniela berri bat egiteko tartea ere hartuko dugu, igande goizean beste jardunaldi bat izango delako. Beraz, ez hutsik egin eta 21.00tatik sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!