Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2020

Torturaren nazioarteko egunaz Oihana Barrios eta Ahoztarren kolaborazioa igandeko Ahuntzan!

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioan luxuzko bi pertsona izan ditugu Arraioko gela arroxean. Hasteko gure kolaboratzaile izarra den Ahoztar Zelaietarekin Zaldibarko zabortegiaren atzean dagoen ustelkeriaz aritu gara. Bide batez, datorren otsailaren 18an Garoa liburu dendan izango den bere liburu aurkezpenera joateko deia ere luzatu digu gure entzuleei.

Ondoren Oihana Barrios psikologoarekin torturari buruz aritu gara. Otsailaren 13a, torturaren aurkako eguna bezala ezagutzen da eta horri buruz aritu gara berarekin solasean.

Amaitzeko, ohiturari jarraituz efemeride interesgarri batzuk kontatu ditugu, musika bikainaz lagunduta.

Entzun ezazue, etzarete damutuko eta!

Zinema Itsua, baina esploratzailea!

Biharko saioan, begiak itxita izango ditugu, hankei eta eskuei irrikaz esploratzen uzteko. Horretarako, lehenengo zatian, ‘Lur eta Amets’ marrazki bizidunak izango ditugu hizpide Miren Berasategi ekoizpen-arduradunarekin. Horrela, asteburuan Modelon izango diren emanaldietarako prestatuko zaituztegu.

Bigarren zatian, bestalde, Zinegoak jaialdiaz arituko gara Maren Gonzalez programatzailearekin. Izan ere, oraintxe jakinarazi dute izango den programa, eta otsailaren 24tik martxoaren 8ra izango dugu aukera Bilboko gaylesbotrans zine eta arte eszenikoen jaialdiaz gozatzeko.

Ez galdu biharko saioa, 21:00etatik aurrera, FM 99.3an, Arraio irratian. Gal zaitezte gurekin!

Gabonak Kolonbian, ez dauka itxura txarrik, ez?

Oriotik datoz gaurkoan gure gonbidatu maiteak, duela gutxi igarotako gabonetako oporraldian egin duten bidaiaren berri ematera. Josu Atorrasagasti, Ekain Zubizarreta eta Ibai Zubizarreta gerturatuko dira gela arroxera euren abentura eta kalenturen berri ematera, ziur bietatik mordo bat dituztela.

Gazte oriotar hauek azken urteetan gabon zaharra atzerrian igarotzea ohitura gisa hartu dute eta horren inguruko hainbat bitxikeria izango ditugu hizpide gaurkoan. Beraz badakizu, 21:00etatik aurrera piztu Arraio! Ez zara damutuko!

Rambo edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Rambo etorriko zaigu. Berak partehartzen duen horu talde edukiko ditugu hizpide, berriki diskak kaleratu dituzte eta.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.