Apakaxou! Ohiturai segi nahian gaurkuan ere beste gonbidatu zarauztar bat izan deu Bapateko Unibertsuan. Bestalde, asteburu hontan jokatu dian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako saiuai buruz ere jardun gea.
Herrialde Katalanetara begira jarriko gara gaurkoan: Espainiako Auzitegi Gorenak independentisten aurkako sententzia eman ondoren, erantzun indartsua eman dute katalanek, mobilizazio masiboekin, greba orokorrarekin eta errepresio latzari aurre eginez. Asteari begiratua emateko aukera izango dugu Laia Altarriba kazetariarekin.
Ondoren, Ahoztar Zelaietarekin izango dugu kolaborazioa, Gasteizen Adi elkarteak antolatutako ustelkeriari buruzko jardunaldien bueltan. Hori eta askoz gehiago, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!
Gaurkoan aspaldian herritik urrun ibili den lagun baten bisita jasoko dugu. Leire Garate bidaiari amorratu bat da eta hori horrela izanik ezin izan zion atzerrian lan egiteko aukerari muzin egin. Denbora dezentez ibili da Europako zenbait txokotan zuzenbidearekin erlazionatutako lanak burutzen, baina urria hastearekin batera etxera itzuli da, momentuz geratzeko asmoarekin, zenbat iraungo ote du?
Erantzun hau eta milaka istorio gaur 21:00tatik aurrera Arraio Irratian!!
Sabin-etxeko parea etorri zaigu gaurkoan gurera. Bat Getaiarra ta bestia Lekitxarra, kostako kresalak eragindako umorea. Galdu egingo duzu?? egin Galdedebalde!!!