Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2019

Gazteak pentsionisten borrokan eta liburuzainaren gomendioak

Kaixo!

Gaurkoan ere gonbidatu batzuk izango ditugu gela arrosean. Joan den astean pentsionisten mobilizazio bat izan zen Madrilen, eta Euskal Herriko mugimenduek ere hartu zuten parte. Zumaiko Iparra gazte mugimenduko kideak ere izan ziren Urola Kostatik irtendako taldean, eta haiekin hitz egiteko aukera izango dugu gaur, gazte mugimenduaren nahiz pentsiodunen borrokaren inguruan.

Ibai gure liburuzainaren bisita ere espero dugu: ikasturte hasierari buruz arituko zaigu gaur, eta liburu pare bat ere gomendatuko dizkigu. Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Herriko taldeen emaitzak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Aurreko astean Ithaka Ukatuz-eko lagunekin gozatu ostean orain gurekin berdina egiteko aukera duzu. Aste honetan herriko taldeen berri emango dizuegu. Talde gehienak beraien txapelketan murgilduta daude dagoeneko eta lehen jardunaldi hauetan egien dutenaren berri emango dizuegu.

Bestalde, playeroen kiniela ere egingo dugu, baita 1.eko jardunaldiak utzi zizkigun emaitzak gogoratu ere, ezusteko bat edo beste egon baitzen. Beraz, badakizu, herriko kirol kontuez gehiago jakin nahi baduzu, sintonizatu 21.00tan Arraio Irratia FMko 99.3an!!

Humedecidos taldeko kideak ZarataZarautzen

Datorren astearteko ZarataZarautznirratsaioan, Humedecidos talde mitikoko bi kide edukiko ditugu. Berriki kaleratu den “1982-1984” LPari errepasoa egingo diogu Willy eta Danirekin, eta taldearen ibilbideari ere. Guzti hau, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.