Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2019

#ExpolioGara, Iñaki Sotoren hitzaldia entzungai Presio Heltzea irratsaioan

Aspaldiko partez Presio Heltzea saio berri batekin gatoz. Oraingoan, Iñaki Soto, Garako zuzendariak, antoniano aretoan “Herria pobretzen duen espoliazio bat” izenpean emandako hitzaldia izango duzue entzungai. Baltasar Garzon epailearen aginduz, 1998. urtean agindu zuten Egin egunkaria ixtea. 2003. urtean, Eginek Gizarte Segurantzarekin zeukan zorra Gara egunkariak ordaindu behar zuela ebatzi zuen Garzonek. Gauzak honela, hiru urteko epean, 3 milioi euro ordaindu beharko ditu egunkariak. Honen guztiaren inguruan jardun zuen Sotok. Irratsaioa, bihar, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etatik aurreara izango duzue entzungai.

Iñigo Eizagirre “Eiza” harri-jasotzailea bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Iñigo Eizagirre “Eiza” harri-jasotzailea izango dugu gela arroxean. Orain urte batzuk ere izan genuen bere bisita eta ordutik hona egin duen ibilbidea errepasatuko dugu, bereziki 2019. urte honetan egindakoa. Honetaz gain, uda sasoian izango dituen erakustaldien berri ere galdegingo diegu eta bide batez kirol honen inguruan gehiago sakonduko dugu, Izetaren eskola, apustuak, harrobia…

Beti bezala, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia asteazkenero 20.00tatik aurrea FMko 99.3an!!

ZarataZarautzen hirukotea protagonista

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan hirukotea izango dugu protagonista, gonbidaturik ez dugu edukiko eta. Ordu eta erdiz azken aldian lorturiko doinuak entzungai izango dituzue.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN duzue.

Gipuzkoa Bertsotan ekimenan amaiera, Azken Portuko bertso-balkoi-turra…

Apakaxouu!

Udara re badator eta beakin berua. Gure sayua ere halaxe dator, hain zuzen ere Gipuzkoa Bertsotan eta Azken Portuko bertso-balkoi-turra, Eskolarteko txapelketa… izango ditugulako. Baita Elektropeñan puntu-eraztun historikua! Ez galdu!