Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2019

Indurainen pare Asiako herrialde bitxi batean

Txirrindua hartu eta Kyrgyzstan-eko txoko berezienen inguruan jardungo dugu gaurko irratsaioan entzule maiteok. Bai ondo irakurri duzue, KYR-GYZS-TAN!! Eta non dago ba herrialde ezezagun hori?

Horren erantzuna eta hilabetez pedalei ematen izandako esperientziak ekarriko dizkigute gurera gaurkoan Asier Aranburu eta Gorka Lertxundik. Ez dira honelako herrialde ezohikoak ezagutzeko aukerak egunero izaten beraz badakizue…

Arraio Irratian elkartuko gara 21:30etatik aurrera!

Bihar ez da Izerditan blai saiorik izango

Kaixo entzule maite!

Bihar, asteazkena, ez da Izerditan blai saiorik egongo. Herri hauteskundeak medio, alkategaien arteko eztabaida antolatu dugu ZarauzkoHitza eta Erlorekin batera bihar 19.00tatik aurrera Modelo aretoan. Honenbestez, gure saioa egiteko modurik ez dugu izango. Entzuleoi, eztabaida horretan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu, bai zuzenean bertaratuta, FMtik entzutera zein twitter bidez zure galdera luzatzera #M26Zarautz traolaren bitartez. Sare sozialetan gehien errepikatzen diren galderak egiteko modua izango denez baliatu zure aukera eztabaidan parte hartzeko.

Juanma dator aspaldiko partez ZarataZarautzera

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu gonbidatu bezala. Aspaldian Arraio Irratira hurbildu gabe zegoen Juanma eta gogo biziz etorriko zaigu zarata apur bat jartzera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Gipuzkoa Bertsotaneko bertsoaldiak eta elkarrizketa

Apakaxou!

Gipuzkoa Bertsotan ekimenak asteburu hontan ere Zarauztik errepresentaziyo polita izan du. Hain zuzen ere, Aimar Sorazu eta Aitor Urbieta izangoitugu gela arroxian. Aurreko asteburuetako saiuak ere izangoitugu entzungai. Erronkak erronka, Imanol Belokik erantzun du bere puntu eraztuna eta ia zeiñi jarri diyon hurrengoako ardura.

 

Beti bezela 20tatik aurrea 99.3 FM-n!