Kaixo Kosta Kastako entzule!
Gaur, abenduak 26, gabonetako irratsaioa emitituko dugu, iluntzeko 19:00etan 99.3 fm-an!
Asteazken honetan, hainbat gai ezberdinen inguruan arituko gara. Alde batetik, ordutegi jarraiaren alde Ikastolan inkesta bat egin duten DBH2ko Aitor Zubiaurre eta Unai Uria elkarrizketatu ditugu. Hortaz gain, Ikastolako lehen irakasleak izan ziren Jone Olaizona eta Bego├▒a Arrizabalagarekin egoteko aukera izan dugu, eta Ikastolaren sorrerako abenturak kontatu dizkigute. Kilometroen atalean, logoa sortu duen Eva Azkue izan dugu eta kirolen atalean, berriz, DBH3ko Ugazi Manterola eskubaloiko jokalari apartak bisitatu gaitu. Oraingoan, Josu eta Unaxek Gabonen inguruan hitz egingo digute eta azkenik, abenduak 3an Ikastolan egin zen festan grabatutako bertso eta abestiak izango dituzue entzungai! Guzti horren tartean, nola ez, hileroko zozketa ere egingo dugu!
Gabon ederrak pasa eta urte berri on!

« »