Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2018

Krixpin eta Lagun Izoztua gaur ZarataZarautzen

Aste honetan Juanmaren bisita jaso behar genuen ZarataZarautz irratsaioan baina azken orduko baja izan dugu. B Jaunak ere ezin izango du saioan egon, baina Lagun Izoztuak eta Krixpinek ordu eta erdiko saio zaratatsua prestatu dute.

Irratsaioa entzun nahi baduzue podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Gazte sariketak aipagai

Kaixo kaixo!

Aurreko asteko teknikuan falluak eta fallo teknikuak konponduta, etxekolanak inda bueltatu da Bapateko Unibertsoa. Aste hontan gazte sariketak aipagai, Amaia Zalduaren puntu eraztuna ta konpañia ezin hobia ordubete inguruan! Ezer geyo eskau al leike?

20tatik aurrea 99.3 FM!!

 

Resultado de imagen de lizardi sariketa

Emakume Anabasa abian da!

Gaurko saioan gure aurkezpena egin dugu. Aurtengoan Amanita, Nymeria eta Matriuska ibiliko gara gela arroxean, Anabasan!

Saio honetan hainbat emakume ikustarazteko saiakera egingo dugu, iraganeko eta etorkizuneko ohitura, erronka eta jakintzen arteko zubiak aurkitu eta uhinetatik helaraztea da gure helburua. Horretarako 3 atal izango dituzue entzungai: Hilabeteko emakumea, hilabeteko telesaila edota liburua (gora frikiak!) eta hilabeteko hitza.

Hilabete honetako telesaila eta liburua bat datoz, DIETLAND. Zoragarriak biak ala biak; hortxe proposamena!

Hilabeteko hitza, aldiz, BARGASTA! Emakume desobediente, errebelde, bihurri edo lotsagabea.

BARGASTAK UHINETAN!

Ager Jiu-jitsu borrokalaria eta taldeen emaitzen errepasoa

Kaixo entzule!

Gaurko saioaren lehendabiziko zatian herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Jada herriko kirol talde gehienak beraien ligak hasi dituztenez aurreneko txanpa zer moduzkoa izan duten aztertuko dugu.

Saioaren bigarren zatian Ager etorriko da gela arroxera. Orain urte batzuk judoaren mundua ezagutzen lagundu zigun eta oraingoan Jiu-jitsuaren nondik norakoak argituko dizkigu.

Beti bezala zaio zinez interesgarri hau entzuteko sintonizatu 20.00tan Arraio Irratia, FMko 99.3an!!