Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2018

Eskubaloiko kadete neskak eta Begoña Urbitarte biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan bi elkarrizketa eskainiko dizkizuegu. Lehendabizi eskubaloiko kadete nesken entrenatzailea eta pare bat jokalari izango dira gela arroxean pasa den astean egindako balentriaz hitz egitera. Oraindik ez baldin badakizue estatuko 3. talde onena da Ander eta Garik zuzentzen duten taldea.

Bestalde, larunbatean izango den triatloiaren harira, Begoña Urbitarte gonbidatu dugu gure estudiora. Froga hau behin baino gehiagotan egin du eta bere bizipenen berri emango digu.

Beraz badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu bihar 18.00tan Arraio Irratia, FMko 99.3an!!

Nahikari Gabilondori elkarrizketa!

Ieup bertsozale!

Aste honetan Bapateko Unibertsoan Nahikari Gabilondo elkarrizketatuko dugu, bere bertso ibilbidea errepasatuz eta hemendik aurrera dituen asmoak aipatuz. Saturnoko puntu-eraztunetan Kepa Maiz-en erantzuna adituko dugu, eta teleskopiotik sekzioari dagokionez, zazpi urte egingo dugu atzera, Nahikari bera aditzeko hain zuzen ere. Animatu!!