Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2017

Kaxubiarren eskola mintzagai, Atalkan

Kaxubiarrak Poloniako iparraldeko Pomerania eskualdean bizi dira, eta kaxubieraz mintzatzen dira. Eslaviar hizkuntza gutxitu bat da, eskualdeko hizkuntza gisa aitortua dagoen bakarra Polonian. 108.000 hiztun ditu; orotara, 240.000 lagunek osatzen dute kaxubiarren komunitatea. Berriki kaxubierazko lehen eskola ireki dute, eta Maialen Sobrino baztandarra gonbidatu dugu haren inguruko informazioa gertutik ezagutzeko. Euskaldunek eta kaxubiarrek duten harreman estua ere azalduko digu Sobrinok.

Elkarrizketa ez ezik, berrikuntzak ere izango ditu gure saioak. Jakinaren gainean jartzeko, hori bai, entzun saioa! 21:15ean entzungo dugu elkar!

Pepino eta Bolbo ZarataZarautzen

Aste honetan, Orreaga 778ko kideak diren Pepino eta Bolbo edukiko ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Aspaldian gurera gerturatu gabe ziren bihar eta berriro bildu ditugu ordu eta erdiz gustoko duten muaika jartzeko. Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Atzo eta gaur, Espainiaren inperialismoaren aurka!

Kaixo ahuntzok!

Agenda arazoak tarteko, aurreko astean ezin izan genuen irratsaiorik egin, eta hasteko, barkamenak gure entzule fidel guztiei. Baina lasai! Irratsaio mamitsuarekin gatoz aste honetan ere.

Urriaren 12a pasatu berri dela baliatuz, Espainiaren atzoko eta gaurko inperialismoaren gainean arituko gara. Askapenako Gabi izango dugu gurekin, inperialismoak jatorrizko herriei eragindako hilketa, lapurreta eta txikizioa ezagutzeko. Bereziki, maputxe herriaren egoera aztertuko dugu.

Azkenaldian (ere) agerian geratu da Espainiako Estatuaren izaera faxista, batez ere, Herrialde Katalanetako egoeraren harira. Azken gertakariak errepasatuko ditugu, baina Euskal Herria ahaztu gabe. Ondo dakigu hemen ere zer den Espainiako Estatua: aste honetan baieztatu da Ibon Iparragirre presoaren egoera hil ala bizikoa dela, eta haren anaia batekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Aurtengo atal berriari eutsiz, Paulen kolaborazio berri batez ere gozatu ahal izango dugu.

Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Herriko taldeen emaitzak aztergai biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko saioan agindu bezala oraingoan herriko taldeen emaitzen inguruan arituko gara. Jakina den bezala talde gehienek denboraldia hasi dute, zein mailetan ari diren, zein helburu dituzten eta orain arte eginiko lana berri ematen saiatuko gara. Betiko kirolez gain aipamen berezia egingo diegu halterofilia eta xakeari, hauek ere albiste izan baitira azken aste honetan.

Ezin dugu ahaztu herriko kirolik maitatuenetako bat, hondartzako futbola edo playeruak. Lehendabiziko jardunaldia jokatu ostean bertan izandako emaitzak eta gure kiniela arrakastatsuaren emaitzak aipatuko ditugu. Hau dena beti bezala ostiralean 18.00tatik aurrera, guk ez baitugu zubirik, ospatzeko ezer ez dugulako!!

gorkeyan, The Soviettes

Aurreko astean esan bezela; Atalka martxan jarri da .

Gorkeyak ikasturte berria hasi du The Soviettes talde estatu batuarrarekin.

Hurrengo hilabeteetan aleginduko gera emakumez osaturiko musika taldeekin

zuen belarriak dantzan jartzen.jaja