Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2017

gorkeyan MEFSST

Mefssten 5. edizioa. Aurten formatu berriarekin datoz.

Sei taldez osaturiko festibala izango degu aurtengoan, hori bai,

DJk +Dva, alegia bideo jartzaile eta guzti.

Dantsatzeko prest bazaude, ekainaren 3an arratsaldeko 20:00 tik aurrera

putzuzulo amets fabrikan aukera paregabea izango dezu.

Gozatuuuuuu

“Emakumea Surflari” programako monitore eta ikasleak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan uda sasoiari begira jarriz hondartzara joko dugu. Izenak dioen bezala emakumezkoak surfa egitera animatzeko helburuarekin sortu zen 2014ean egitasmo interesgarri hau eta honen inguruan gehiago jakingo dugu Eli Thomas eta June Torrealdai monitoreen laguntzarekin. Gainera igande honetan egingo dute aurtengo topaketa Zarauzko uretan, egun honen inguruan ere gauza gehiago jakin nahi baduzu ez hutsik egin eta sintonizatu bihar 18.00tan Arraio Irratia, FMko 99.3an!!