Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2017

Euskal Herriko errealitate ekonomikoan murgilduko gara Bolloenean

Izenburuak berak iragartzen du gaurko saioa potoloa izango dela. Batzuoi Ekonomia hitzak atzera egiten digunez, talka-terapia aplikatu eta gaian murgilduko gara gaurko Bolloenean. Horretarako, lehenik eta behin, Ainhize Muniozguren kolaboratzailearen hausnarketatxoa entzungo dugu eta, ondoren, Duintasuna Gipuzoako pentsiodunen elkarteko MariKruzekin hitz egingo dugu beraien egoeraren berri izateko. Beti bezala, ikuspegi feministatik jardungo dugu, noski.

Hori guztia aurrera eramateko, gainera, laguntzatxoa izango du Marlenek. Norena, ordea? 21:00etan, sintonizatu 99.3 FM eta jakingo duzue!

Tximasen omenezko kontzertua larunbatean

Larunbat honetan, Maiatzaren 27an, Xabier Laskibar “Tximas”-i omenaldi kontzertua egingo zaio Zarauzko Putzuzulon. Arraio Irratiaren urtemugako ekitaldien barruan sartu dugun kontzertu hau 19:00tan hasiko da, puntual, eta hainbat taldek joko dute bertan, batzuk gaur egun jotzen ez dutenak gainera.

Pariak Bai, Bluestock, Arakajun, Kiowak, Javier Sun, Alligaitors, The Ribbons Tofu, OK Korral eta beste hainbat taldek joko dute.

Honez gain, ekitaldi guztia streaming bidez emitituko da webgune honetan.

Eta kontzertua arratsaldez hasiko direla kontutan izanda, bokata beganoak egingo ditugu 3 eurotan

Erabakitze eskubideaz eta burujabetza ekonomikoaz Presio Heltzea

Astelehenean eta 20:00etatik aurrera Presio Heltzea irratsaio berri bat edukiko dugu. Oraingoan, Zarahitz herri ekimenak Zarauzko Antoniano aretoan antolturiko “Erabakitze eskubidea eta burujabetza ekonomikoa” hitzaldia edukiko duze entzungai.

Bertan, LAB sindikatuko Ainhoa Etxaide eta ELA-ko Joseba Villarreal eduki genituen, Imanol Murua kazetariaren gidaritzapean.