Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2016

Txina eta Indiako elektronika ezagutzeko aukera aste honetako Kaiolatik saioan!!

Iepa kaixow kaiolazaleok!!!! Aste honetako saioan gure lagun Eñaut Marti-ren bixita izango dugu. Oriotar gaztea Asiatik biraka ibili da azken hilabeteotan, eta musikazale amorratua denez, bidai honetan ere  bildu ditu melodia eta doinuak. Biharko saioan Txina-ko underground elektronikari buruz mintzatuko zaigu. Bertan Tzusing edota Howei Lee bezalako artistak ezagutuko ditugu, baita Void izeneko kolektibo bat ere. Doinu ezezagun eta hurrunetara salto egiteko aukera aparta lagunok!!! Ez okurritu galtzea!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!  BETI!!!!!!!!!!!!!!!!!

images

Emakumezkoen futbol taldeko ordezkariak Izerditan blaien

Kaixo entzule maite!

Aste bitxi honetan ostiral arratsa girotzeko asmoz bihar ere saio bikain bat egingo dugu zuentzako. Aste honetan zarauzko emakumezkoen taldeko Irati Tolosa eta Iratxe Oliden kapitaina izango ditugu gela arroxean. Euskal Ligan dihardu talde honek eta gaur egun sailkapenaren 2. postuan aurkitzen da. Beraiekin denboraldi hasiera bikain honetaz gain klubeko zuzendaritzarekin dituzten gora-beherez arituko gara.

Honekin batera ezin ahaztu hondartzako futbola, aurreko igande eguerdian 7. jardunaldia izan genuen eta bertan gertaturikoaren berri emango dizuegu. Hau dena beti bezala 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

CwmnPfKXUAEF6Sb

Hots bat jaialdi antiespezistaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan jaialdi bat izango dugu hizpide, Donostian ospatuko den Hots Bat jaialdia. Horretarako Duo etorriko zaigu irratira, jaialdiaren antolatzaileetako bat. Guzti hau, beti bezala asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

hots bat (2)

Atzo Duorekin egin genuen saioa Podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.

Herritarren esku!

Gaurkoan, Abenduak 4, herritarren esku diren 2 dinamikaren inguruan arituko gara.

Alde batetik, Zarahitz ekiemeneko kideak izango ditugu gela arroxean, beraien dinamikaren nondik norakoa argitu asmoz.

Eta bestetik, “Kalera kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera” lelopean, Abenduak 10etik Urtarrilaren 8ra izango den inamikaren inguruan jardungo gara “Pelotas” preso ohiarekin tfnoz. zuzen-zuzenean

Hau dena eta gehiago, 21’etatik aurrera 99.3 FMan

zarahitzkalera kalera

Gorkeyan CocoRosie

Kaixo!

CocoRosie talde Frantses-Estatu Batuarraren abesti zein ibilidearen berri Gorkeyan.

Gustatu ala ez, ezin ukatu oso talde berezia denik.

Arpa, txirula txinoa,falsetea, artilujio electroniko arraroak, sonajeroak…eta gehio

Jazkerak ere orijinalak ibiltzen dituzte Bianca eta Sierra Casady ahizpak.

CocoRosie-Eclectic-Magazine-Photographer-Danil-Golovkin-01

Cocorosie-9