Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2016

Koop57 eta Fiare

Kaixo!

Gaurkoan ere bete-bete datorkigu Ahuntza! Ekonomia sozial eraldatzailearen bideak ezagutuko ditugu, bi proiekturen bidez. Horretarako, Koop57ko Gorka Julio eta Fiare banku etikoko Beñat Irasuegi izango ditugu gurekin. Azkenaldian buru belarri ari dira era honetako proiektuetan.

Asteari ere emango diogu errepasoa, beti bezala. Eta ez ahaztu, irratiaren 10. urteurrena ere gainean dugula! Aupa Arraio, redio!

Badakizue, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM E99.3!

irasuegiJulio

 

Arraio Irratiak 10 urte!!!!

Maiatzaren 20an Arraio Irratiak 10 urte beteko ditu, bai, 10 urte!!!!!! Eta hau dena ospatzeko ekitaldi sorta ederra antolatu dugu maiatza osorako.

urteurrena 2016

Maiatxak 13, ostirala. Kontzertu akustikoa Ekiza eta Kehsala taldearen eskutik Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertua 22:30etan hasiko da eta 5 euro izango da sarrera.

ekizakhesala


Maiatzak 14 larunbata. Irratsaio berezia herriko gune ezberdinetatik.
Goizeko 10:30etatik aurrera herriko txoko ezberdinetan egongo gara saio berezia egiten. Azken Portu, San Pelaio, Vistalegre, Santa Marina eta Zelai Ondon izango gara gure estudio ibiltariarekin.

irrati mobila

Maiatxak 19 osteguna. Hitzaldia. Jacue Pascual soziologoa edukiko dugu “Movimiento de resistencia. Años 80 en Euskal Herria” libururuaren inguruan hizketan. Hitzaldia 19:00etan izango da Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 28. EGUN HANDIYA!!!!. Larunbatean ederki ospatuko ditugu Arraioren 20 urteak. 14:00etan bazkari herrikoia egingo dugu Putzuzulon, eta bertan, gure entzuleez aparte, irratian 10 urte hauetan ibili den jendea gonbidatu nahi dugu. Sarrerak, Arrano, Eguzki eta Maukan dituzue salgai.

Bazkalostean, txarangarekin kalera joango gara. Eta gauean, 22:30etan Zarauzko Blue Beans eta Skasti taldeak edukiko ditugu. Gaua amaitzeko berriz, DJ Kepoi izango dugu musika jartzen


Bass Appetit Abadiñarra biharko Kaiolatik saioa!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Biharkoan Durangaldetik datorkigu bixita. Abadiñoko Aitor Pintado gazteak, duela 7 bat urte eman zituen lehen pausoak elektronikan. Urte askoan, bertako kafe antzokian egiten zen Gau elektronikoa jaialdiko partaide izan eta gero, duela 3 bat urte proiektu pertsonalago bati eman zion hasiera, Bass Appetit izenpean. Housea, Deep-a eta Techno melodikoa atsegin ditu Aitorrek, eta bere nahasketetan elegantzia handia transmititzen du. Biharkoan doinu gozoez beteriko sesio bat eskeiniko digu zuzenean, Termoment, Raxon edota Frank Wiedemann handiaren doinuak nahastuz!!!!! Ez galdu lagunok, elektronika fiñarekin zita dugu bihar eta!!!!! UP THE KAIOLS!!!!

13149944_1000158640072234_68834415_n

Herriko taldeen emaitzen errepasoa biharko Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko asteko tertuliaren ostean bihar Gerard, PatxiMagic eta Juanan soilik egongo gara Arraio gela arroxean. Aspaldi herriko taldeen berri ematen ez dugunez denboraldi amaiera honetan nola dabiltzan errepasatuko ditugu. Jakingo duzuen bezala rugbyko mutilek ezin izan dute Ohorezko Mailara igo, Aialako neskek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten larunbatean. Maila eusteko borrokan miraria lortzear da Leihoak Zarautz, eskubaloiko mutilek esku-eskura dute datorren urtean Ohorezko B mailan jarraitzeko txartela.

Hau dena izango duzue entzungai beti bezala asteazkenean 20.00tatik aurrera Arrio Irratian Fmko 99.3an!!!

Captura de pantalla 2016-05-02 a la(s) 09.55.36