Maiatzaren 23an sekulako Herri Bazkaria antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean. Menu bikain bat edukitzeaz aparte, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu bazkal ostean.
Maiatzaren 23an sekulako Herri Bazkaria antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean. Menu bikain bat edukitzeaz aparte, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu bazkal ostean.
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo!
Datorren asteko udal eta foru hauteskundeen aitzakian, udaleko bi talde nagusietako ordezkari bana gonbidatu ditugu gela arroxera: Jabier Etxaburu (EH Bildu) eta Imanol Lasa (EAJ). Legegintzaldi ezberdinetan, biak aritu dira gobernuan azken urteetan, eta datozen legealdirako ere aurkeztu dira zerrendetan. Aurrera begirako promesez baino, azken urteetako politikaz jarriko ditugu hizketan, bakoitzak egindakoaz eta egin ez duenaz. Herriko proiektu eta gai nagusien gainean galdetuko diegu.
Zer galdetuko zenieke zuk? Bota lasai, Twitter edo Facebook bidez, edo telefonoz, zuzenean, igandean bertan. Gogoratu, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!
Adiorik ez, iganderarte baizik!
Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaixo kaiolazaleok, aurtengo Kaiolatik fest-en atarian, ekainak 6an entzun ahal izango ditugun protagonistak ezagutzen joango gara hurrengo saioetan. Aste honetan Ekai bilbotarra izangodugu gela arroxean. 24 urteko gazte honek betidanik maitatu izan du pianodun house dantzagarria, eta gaztetatik pintxatu izan du, baita pianoa jo ere!!! Ikasketak burutzen ari zela, karrerako bigarren urtean hauek utzi eta madrilera joan zen produkzio ikastaro bat egitera, maite duen musika berak sortu ahal izateko, eta bertan sorkuntzaren mundu zabala ezagutu zuen. Gaur egun bere sorkuntzak zigilu espainiarretan eta internazionaletan kaleratzen ditu, besteak beste Lantus, Piston edota Cray1 zigiluetan. Ostiralean elkarrizketa txiki bat egin eta bere sorkuntzak ezagutuko ditugu!!! Arratsaldeko 20tan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!
Podcast: Play in new window | Download
Zarauzko Arraio Irrati libreak 9 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau berezi bat antolatu dugu!!
Maiatzaren 16an, larunbatean, irratsaio berezia egingo dugu gela arroxetik, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Sorpresaz beteriko saioa edukiko dugu eta Zarauzko txoko ezberdinetan entzun ahalko da, kalean stand ezberdinak edukiko ditugu eta.
Maiatzaren 20an, asteazkenean, brindisa edukiko dugu Putzuzuloko tabernan, arratsaldeko 20:00etan. Pintxo-Pote bikaina ari gara prestatzen!!!
Maiatzaren 22an, ostiralean, kontzertu akustiko lasaia edukiko dugu Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Bertan, Morau eta Beñardo bikotea, eta Iruñeatik datozen Kinada taldea ere edukiko dugu. Morau eta Beñardok Arrainentzako Himnoak diska kaleratu dute aurten eta Putzuzulon diska honetako kantuak entzun ahalko dituzue. Nafarrak ere material berria prestatua dute.
Eta urteurrenari bukaera emateko, Maiatzaren 23an, larunbatean, egun osoko egitarau dugu prestatua. Larunbata Herri bazkari bikain batekin hasiko dugu, 14:30etatik aurrera. Menua, entsalada, albondiga beganoak, postrea, kafea ta kopa izango da. Txartelak 10 euro balioko ditu eta Zarauzko Arrano eta Eguzki tabernan lortzeaz gain, Putzuzulo Gaztetxean ere eskuratu ahalko duzue. Bazkariaren ostean, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Eta eguna borobiltzeko, sekulako kontzertua edukiko dugu gauean, 22:30etatik aurrera, etxekoak diren Managaitz, Donostiatik bueltan datozen Ezin Izan talde mitikoa eta Iruñeako Leihotikan taldearekin.
Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Irola Irratiko DISFM irratsaioko kideak izan ditugu protagonista. Bilbon egiten duten irratsaioaren inguruan hizketan ibili ginen eta honez gain zarata apur bat jartzen ere ibili ginen.