Press "Enter" to skip to content

Aialako entrenatzailea eta kapitaina aste honetako Izerditan blai saioan

Iepa kaixo entzule maiteak!!

Aste beteko oporrak hartuta bueltan izango gara bihar, betiko orduan, 20.00tatik aurrera. Saio honetan Eskubaloiko nesken lehendabiziko taldeko Martin entrenatzailea eta Araitz kapitaina izango ditugu. Jakingo duzuen bezala asteburu honetan ohorezko mailara igotzeko lehendabiziko zatia jolastu dute Zarautzen. Ligaxka lehengo postuan igaro ondoren Ohorezko maila igotzeko 60 minutura aurkitzen dira. Denboraldi bikain honen inguruan jardungo gara biharko saioan.

Honez gain playeroen kiniela ere egingo dugu. Igande honetan final erdiak izango dira jokoan 11.00tatik aurrera. Zuek ere animatu kineila egitera gure feizbukean.

Denbora izanez gero surfeko albisteen berri ere emango dizuegu, Australian biharren froga bukatu da, emakumezkotan Carissa Moore eta gizonezkotan Mick Fanning izan ziren garaile.
images

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude