Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2015

Irene Kaoss-en bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste hontako saioan Txingudiko lurretatik etorriko zaigu bixita, Irundik datorren Irene Kaoss gaztea izango baitugu Arraioko gela arroxean!!! Techno ilunaren maitale, duela 8 hilabete inguru hasi zen nahaketekin saltseatzen, batez ere inguruko lagunek bultzatuta. Traktorrarekin hasi, eta cdj nahiz biniloekin ere pintxatu du bere ibilbide motz baina oparoan. Gaur egun Tunk eta Pagoa aretoetan ibilitzen da bere doinu ilunak zabaltzen, eta bere goitizenak dioen bezala, Kaos-a sortu ohi da  bere gailuak ikutu orduko!!! Biharko saioan techno alemaniarra ardatz hartu eta ordubeteko set eder bat eskeiniko digu!!! Beti bezela, 20.00tan hasi eta 21.00rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

IMG-20150311-WA0003

Urrentik Gertu zuzenekoa

Aurreko astean, Martxoaren 5ean, Urrunetik Gertu zuzenekoa egin genuen Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Ekhiñe Eizagirreren testuekin abiatu genuen irratsaio honen zuzenekoa burutu genuen bertan. Kontzertu honen bideoa montatua dugu iada. Gozatu!!

Aste honetako ZarataZarautz saioa entzungai duzue

Aste honetan Krixpin gabe egin dugun ZarataZarautz saioa entzuteko moduan duzue iada. Inguruan ditugun kontzertuei errepasoa egin genien lehenik, agenda ahaztu gabe. Honez gain, etxean genituen binilo batzuei ere buelta batzuk eman genizkien. Saioa podcastean duzue, Playlista berriz HEMEN.

martxuak_10

Emaitzak, plaieroak eta apustu bat mintzaigai biharko saioan

Kaixo entzule!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Aurreko ez genituen errepasatu elkarrizketa interesgarriak izan genituelako. Biharkoan ordea herriko kirol nagusien errepasao egingo dugu.

Playeroen emaitzen errepasaoa ere egingo dugu. Igandean nesken final erdien joanekoa eta mutilen liga erregularreko azken partida jokatu bait ziren. Emaitzez gain gizonezkoen final laurdenak zeintzuk diren aipatuko ditugu.

Bestetik, larunbatean zarauzko bi lagunek egindako apustuaz arituko gara protagonista batekin. Pagoeta nork igo eta jeitsi lehenago zen egin beharreko lana.

Azkenik surfari eskeiniko diogu tartetxo bat aspaldiko partez. Gold Coasteko hondartzetan mundu mailako zirtkuituko lehendabiziko froga aurrera doa. Emakumezkoak jada final laurdenak jokatzeko prest daude eta gizonezkoak bigarrengo errondaren atarian. Bertan gertatutakoaren berri emango dizuegu, denbora badugu behintzat.