Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2015

Eskubaloia, plaieroak eta surfa biharko saioan

Kaixo entzule maiteok!

Biharko saioaren lehenengo zatian herriko taldeen emaitzen errepasoa egingo dugu aurrena. Futbolekoen berdinketak, saskibaloian mutilen garaipena eta nesken porrota aipatuko ditugu. Atal honetan ordea eskubaloiari eskainiko diogu denbora gehiago. Gizonezkoen lehendabiziko taldeko kapitaina elarrizketatuko dugu telefonoz.

Playeroetako jardunaldia dagoenez honi ere errepaso bat emango diogu. Igande eguerdian nesken ligako final erdien itzuliko eta mutilen final laurdenak jokatuko baitira. Kiniela egiteaz gain, nesken final erdietako protagonistaren bat elkarrizketatuko dugu.

Azkenik Queenslandera joko dugu bertan surfeko zirkuituko lehendabiziko froga bukatu baita. Emakumezkoetan aparteko ezustekorik ez da egon, gizonezkotan ordea brasildarren aroan sartu garela dirudi. Xehetasun gehiango bihar 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

images

Euskalgintza eta Feminismoa hitzaldia entzungai

Putzuzulo Gaztetxean, Zarauzko Sare Feministak, Zarauzko Korrika Kulturalak eta Presio Heltzeak antolatuta, Euskalgintza eta Feminismoa izena eraman duen hitzaldia eduki dugu. Bertan, Onintza Irureta, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel eduki ditugu, Samara Velte kazetariak gidatuta. Arazo teknikoen ondorioz, lehen 40 minutuak grabatu ahal izan ditugu soilik eta podcastean duzue entzun nahi baduzue. Barkatu eragozpenak.

hitzaldiya

Euskaraz, Gutun soziala. Eta sindikatoak?

korrika

Igande hontan, Martxoak 15, lehenengo minutuetan aurtengo “korrika”ren inguruan arituko gara antolaketan ari diren AEKko bi kideekin.

Ostera, hainbat urte ta gero, eragile sozial, politiko nahiz sindikal ezberdinen artean adosturiko EHko gutun sozialaren inguruan jardungo gara

Eta honekin batera, LAB sindikatuko kide batekin ere izanen gara gaur egungo sindikalismoa eta langile       mugimendua hizpide izango ditugularik.

Ezin galdu irratsaio interesgarri hau,    Aspaldiko partez, telefonoa ere libre izango dugu zuzenean elkarrizketatuei edozein galdera edota norberaren iritzia bota ahal izateko.  Badakizue ba, igandean 21’etatik aurrera 99.3FMan.  Up Sozi!

sozi