Press "Enter" to skip to content

Martxoaren 8a, Kurdistandik

Kaixo ahuntzak!

kurdistan_emakumeen_mundu_martxa_5

Igande honetan ere saio bikaina izango dugu. Martxoaren 8a Kurdistanera begira igaroko dugu. Emakume kurduak ematen ari diren pausoak erreferente bihurtzen ari diren honetan, Samara Velte kazetariak emango digu  egiten ari diren aldaketen berri. Bertatik bertara ezagutu du borroka hori, eta berriki Euskal Herrira etorri diren emakume kurduekin egoteko aukera ere izan du.

Emakumeen Mundu Martxa Kurdistandik abiatu da aurten, eta aukera izango dugu hango berri jasotzeko ere.

Beti bezala, igandean 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! Ez galdu!

 

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude