Ei, gaur Gorkeyak ezingo du bere irratsaioa egin baina aurreko hilabeteko Rap Feminista izango duzue entzun gai. Eta hurrengo hilabetean zuzenekoa tokatzen da!!! Ea zein den inbitatu berezia, arraioko gela arrosean egongo dena
Ale ondo segi eta Rap Feministarekin gozatu.
Hilabetea: otsaila 2015
Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Txaf edukiko dugu. SkatePunk-aren inguruan ariko zaigu ordu eta erdiz bihar, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.
Podcast: Play in new window | Download
Igande hontan, Otsailaren 8an, beste irratsaio interesgarri bat
Hontan, izenburuan aipaturiko lege eta itun berriak izanen ditugu hizpide.
Mordaza legea eta Zigor kode berriaz solasteko Paz Frances Salhaketako abokatua izango dugu
Eta Amaiurreko diputatu eta abokatua den iker urbina aste hontako itun berriaren inguruan arituko zaigu
Hau dena eta gehiago, Malintxe, Zirri eta Edonatoren eskutik
Urtarrila potente hasi zen Zarauzko Arrano Tabernan. Horren adibide, Arranopolak antolaturiko Isuo Sasiia eta Peru bakarlarien kontzertua izan zen. Arraio Telebista bertan izan zen eta jarraian Isuo Sasiiaren emanaldia ikusteko aukera duzue. Gozatu!!
Podcast: Play in new window | Download
Otsailak 5 urteko gaurik hotzenean, gela arroxatik elikadurari begira jarri gera.
Gure gonbidatuaren ikuspegi eta esperientziak agerian jarriko ditugu
Azken urteetan ohiturak aldatu ote ditugu, nola bizi degu elikadura…


