Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2014

Jul gogoan, adiorik ez!

Jul Bolinaga RIPeko gitarrista gogoan izango dugu gaurko saioan, atzoko albiste latzaren ondoren. Adiorik ez!1416149454970juldn

Bergarako Txapa Irratiaren 30. urteurrenaz ere arituko gara bertako kide batekin, eta Gure Esku Dago mugimenduak aurrera begira aurekeztu dituen erronkak ezagutuko ditugu Zarauzko kideen eskutik.

Malintxe ere gurekin izango dugu, bere tarte berezia eskaintzen. Hori eta askoz gehiago, 21:00etatik aurrera Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan! Ez galdu!

Orpoz orpoz eta sexualitateen inguruko solasaldia entzungai

Atzo Putzuzulo Gaztetxearen 9. urtemugarren barruan egin zen Orpoz orpo liburu aurkezpena eta sexualitateen inguruko solasaldia entzungai duzue.

orpozorpo

Hitzaldiaren lehen zatian, Ernesto Prat eduki genuen 3 zatitan egin duen liburua aurkeztuz. Eta aurkezpenaren ostean, solasaldi moduko bat eduki genuen Aneren gidaritzapean, sexualitate ezberdinen inguruan.

Entzun nahi baduzue, podcastean duzue.

Xanpler-en bixita Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo, gaurkoan bixita oso berezia izango dugu gela arroxean. Izan ere, irratsaio honen sortzaileetako bat berriro ere kaiolara sartuko da, Xanpler handiataz ari nahiz bai. Musikaren borregu, gure fm-ko frekuentzia iluntzera dator dj eta sortzaile zarauztarra, eta latigoa prest du zuetako bakoitza astintzeko!!! Infernutik iritsi berri, ordubeteko sesiotxo bat eskeiniko digu, to aurrerapen txiki bat!!! UP THE KAIOLS!!!

https://soundcloud.com/alex_stein/bass

Iñigo Eizagirre harrijasotzailea gaurko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo entzule maiteak!

Gaurkoan Iñigo Eizagirre harrijasotzailea izango da gurean. Asteburuan Euskadiko Harri txikien txapelketa jokatu da Aian eta bertan gertaturikoaren kronika egiteaz gain herri kirolen munduan murgilduko gara.

Honez gain, playerotako emaitzen errepasoa egingo dugu eta denbora badugu herriko taldeen emaitzena ere bai. Beraz badakizue ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera FMko 99.3a!
argazki200.php