Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2014

Emaitzak, hondartzako futbola eta ZKEren argazki erakusketa mintzagai Izerditan blai saioan

Iepa kaixo!

Aurreko asteko elkarrizketa/tertuliaren ondoren gaurkoan betiko formatura itzuliko gara herriko taldeen emaitzakin hasita. Honen ostean playeroei egingo diegu tarte, 3.jardunaldia ate joka baitugu.

Saioa amaitzeko ZKEren 71. urterrena dela eta bihar zabalduko den erakusketaren inguruan jardungo gara. Bertan urte hauetan zehar elkartearean izenean jolastutako taldeen argazkiak izango dira ikusgai, gure herriaren historiaren zatitxo bat.

aurkezpen

Felixen bisita ZarataZarautz irratsaioan

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, gure laguna den Felixen bisita edukiko dugu. Gaurkoan gainera, kontzertu berezi baten berriz emanez etorriko zaigu, ostiral honetan Mogambo aretoan izango den kontzertu bati buruz hitzegingo digu eta. Wings Of Heart kolektiboa ekonomikoki laguntzeko kontzertua izango da hau.

azaroak_4_felix

Hortaz, gaurkoan beganismoaz eta animalien askapenaz mintzatuko gara beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta Arraio Irratiko uhin libreetan.

Gaztetxea Kaleaneko audioak entzungai dituzue

Larunbatean antolatu zen Gaztetxea Kalean egitasmoaren barruan Arraio Irratiak saio berezia egin zuen goiz guztian zehar. FMko emisioak huts egin bazigun ere, audio ia denak gordeta ditugu.

arraio

Bertan izan ziren Stand guztietako kideren bat elkarrizketatzeaz gain, gure programazio berria aurkeztu genuen. Honez gain, Gaztetxeko kideren bat ere elkarrizketatu genuen, baita Manuela Gaztetxe zaharreko beteranoren bat ere.

Eta eguna amaitzeko, lokala duten gazte pare bati ere elkarrizketa txiki bat egin genien, baina audio hau ezin izan genuen grabatu. Audio guztiak podcastean dituzue entzun nahi izan ezkero.

9 urte herriari bizitza ematen

Putzuzulok amets fabrikak Urriaren 30ean 9 urte bete zituen hainbat herritarrek okupatu zutenetik.

Hainbat kontu, ixtori, kontzertu parranda, hitzaldi, solasaldi, litro, negar, irrifarre, ikasketa…

Arraioko gela arroxean Putzuzuloko 2 kide izango ditugu Sozi, Zirri eta Edonatorekin batera.

Hau dena eta gehiago… 21’etatik aurrera Arraio irratian

putz