Larunbatean antolatu zen Gaztetxea Kalean egitasmoaren barruan Arraio Irratiak saio berezia egin zuen goiz guztian zehar. FMko emisioak huts egin bazigun ere, audio ia denak gordeta ditugu.

arraio

Bertan izan ziren Stand guztietako kideren bat elkarrizketatzeaz gain, gure programazio berria aurkeztu genuen. Honez gain, Gaztetxeko kideren bat ere elkarrizketatu genuen, baita Manuela Gaztetxe zaharreko beteranoren bat ere.

Eta eguna amaitzeko, lokala duten gazte pare bati ere elkarrizketa txiki bat egin genien, baina audio hau ezin izan genuen grabatu. Audio guztiak podcastean dituzue entzun nahi izan ezkero.

« »