Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2014

Denboraldi berria hastera goaz!

Iepa kaxo entzule maiteak! Oporrak bukatu ostean berriz ere hemen gaude zuentzat kirol saio interesgarri bat eskeintzeko asmoz. Denboraldi honetako berrikuntza nagusia Marra jaunaren fitxaketa izango da, beste irratsaiotan aritu ondoren Izerditan blaien eskeintzari ezin izan dio muzin egin.

Biharko saioan murgilduz, albiste asko ditugu zuentzako. Udan gertaturiko albiste nagusien errepasoa, liga hasi duten taldeen emaitzak, Hossegorreko surf txapelketa, bodyboardeko ABPren txapelketa amaitu berria….

Honez gain aurten ere playeroen kiniela egitera gonbidatuko zaituztegu, hau da lehendabiziko jardunaldia:

71. HONDARTZAKO FUTBOL TXAPELKETA
URRIAK 5, IGANDEA – 08:00 1.JARDUNALDIA
MUTILAK
A TALDEA
1. ASTI PINTURA vs KEPA LOIDI
2. ARG vs ABETA ZAHARRA LANDETXEA
3. ASERGROUP vs LOGURE
4. INDAUX vs KOSTA HORTZ KLINIKA
B TALDEA
5. KUTIXI ARTISAU IZOZKIAK vs SALEGI
6. TXANELA S.F vs EUSKALDUNA TABERNA
7. ULACIA BIDAIAK vs KIRKILLA JATETXEA
ATSEDENA: TALAI MENDI
NESKAK
8. KUPELA TABERNA vs TXIKI POLIT
9. KIRIBIL ESTILISTAK vs ZUBI ONDO ERRETAGIA (Abenduaren 24an lehiatuko da)
10. QUEENS vs KATIXA (Abenduaren 24an lehiatuko da)

KANPU MARKAKETA: ABETA ZAHARRA LANDETXEA 07:00etan.

DSCF2369

Desobedientziaz Herri Harresia

Igande hontan desobedientziaz arituko gara.

Aspaldiko partez, Txerra Bolinagarekin ihardungo gara Loiolako Herri Harresiaren inguruan eta bide batez, 2013ko Maiatzean, Urtza Alkortaren atxiloketa ekiditen saiatzeko Ondarroan eraiki zen beste Herri harresian parte hartu zuten 5 lagunen aurkako epaiketaz ere arituko gara.

Bestetik, Urriaren 8an hasiko den beste epaiketa bat ere izango dugu hizpide. Arrantzale bizardunek izango dutena.

Hauetako batekin izango gara zuzenean igande hontan.

Zirri, Sozi, Edonato eta Malintxe Arraio irratiko gela arroxean izango dira… A temblar

Hau dena eta gehiago, igandean 21’tatik aurrera Fm 99.3an

Zainduuu!

 

 

 

28ak LIBRE

Igande hontan kontu ugari izango ditugu ahuntzarenean.

Batetik, astean zehar Beñat Lizeaga gazteari Zirrik egindako elkarrizketa izanen dugu entzungai.

Astelehenean hasiko den beste makroepaiketaren inguruan solastu ziren.

Azpeitira ere joanen gara eta Azoka Herritik egitasmoaren inguruan arituko gara bertako kide batekin

Eta noski, Eskoziara ere saiatuko gara iristen bertan izan direnen ahotik

Hau dena eta gehiago… Igandean 21’etatik aurrera

28aklibre