Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2013

Nobedadeak betiko hirukoaren partetik

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ere ez dugu gonbidaturik edukiko baina saioa egiten dugun hirukoteak gure nobedadeak eramango ditugu. Honez gain, azken aldian entzuten ari garen klasiko batzuei errepasoa egin eta ohiko agendari ere kasu egingo diogu, beti bezala, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

urriak_22

LIBRE izanik Zarautz ehuntzen

Iepa kaixo!!

Igande hontan, Urriak 20, gonbidatu dexente izango ditugu Arraio irratiko gela arroxan bertan.

Alede batetik, aste hontan hasi diren 2 makro epaiketak izango ditugu hizpide eta LIBRE egitasmoaren berri izango dugu taldeko kide baten ahotik.

3 zarauztar ditugu inputatuak, eta hauetako batekin, Esther Agirrerekin hain zuzen ere, izango dugu aukera hasi berri den epaiketa honen inguruan jarduteko

Honen ostean berriz, Zarautz ehuntzen udal planaren inguruan arituko gara. Hontaz jarduteko, Gari Berasaluze eta Aser Lertxundi zinegotziak izango ditugu gurean eta azken informazio iturrien arabera, herriko alkate den JL Illarramendi ere bertan izango dugu.

Ba hoixe, iganderako plana. Edozein galdera, duda, iritzi edo zerbait bota nahi izan eskero, ez moztu. 943868183 tfno zbkira deitu edota facebookean mezua bidali.

Ale ba, adiorik ez, igandea 21´rak arte baizik

libre

 

Ibailo eta Deepression gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo!!! Gaurko saiuan luxuzko bi gonbidatu edukiko ditugu, 120 bpm proiektuaren atzean dauden Ibailo eta Deepression alajaina!!! Ordubetez, beraien proiektu berri hau zertan datzan azalduko digute, eta bihar Txalintxo tabernan ospatuko den festako aurrerapen doinu batzuk entzungo ditugu!!! Galdu ezinezko zita lagunok!!!

120 bpm

ZinemaItsua: Donostiako Zinemaldian

Arratsaldeon guztioi!
Gaurko saioan irailaren 20tik 28ra Donostian izan zen Zinemaldian bizi genuen esperientziari buruz arituko gara. Aurtengo pelikula sarituak aurkeztuko dizkizuegu eta bertako momentu kuriosoei buruz hitz egingo dugu.
Honez gain, saioaren amaieran gonbidatuak izango ditugu Putzuzulo Gaztetxean hasiko den proiektu berri bati buruz hitz egiteko.

Beraz, gaurkoan ere FM-ko 99.3an nahi zaituztegu…sorpresak izango ditugu eta!!

Thelma & Louise

Pelo_malo-707769586-large