Aupa zuek!

Igande hontan, Urriak 13, Walter kolonbiarra izango dugu gurean, Ahuntzarenean. Iada hilabete batzuk badaramatza Kolonbiako gaur egungo egoera islatu nahian.

Bera preso politikoen alde jarduten den elkarteko kidea dugu. Alegia, presoetaz mintzatuko gara, baina ez soilik hortaz,  gori gorian aurkitzen den bake prozesuaz ere arituko gara.

Kontu ugari izango ditugu. 2 ordu ez dira izango nahikoak baina ahaleginduko gara ahalik eta hobekien zabaltzen zer ari den gertatzen gaur egun Hegoamerikako herrialde zahar hontan. Eta noski, atzoko eguna, Urriak 12 Herrien kalamitatea, hispanitatea, ez da ahaztua izango, zoritxarrez.

Ba hoixe, Adiorik ez, igandero 21’rak arte baizik!!

kolpre

Ta badakizue, zuen parte hartzea eskertuko genuke. Edozein galdera, duda, iritzi,… Ez moztu! Lotu elkarrizketara

 

« »