Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2013

SAHARA lurralde okupatua

Iepala!

Igande hontan Saharautz elkarteko kide diren Anselmo eta Xabier izan genituen gela arroxean.

Elkarrizketa mamitsua bezain interesgarria.

Halere, saioa hasteko, frantziar estatuan lehengo asteartean atxilotu zuten Ekhiñeren berri jakin asmoz, Joxe Marirekin, aitarekin, aritu ginen telefono bitartez. Iada, Fresnes-ko espetxean aurkitzen da bahitua.

Bakizue ba, idatzi iezaiozue gure sorgintxoari, eskertuko du dudik parik

EIZAGIRRE ZUBIAURRE, EKHIÑE 968745

Fresnes Maison d’arret

3, Alleé des Thuyas

94261 Fresnes

CEDEX

 

 

Noise & Distorsioneko kideak ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Noise & Distorsion irratsaioko kideak izango ditugu. Arrasateko Itxungi Irratiko astelehenetako zarata saioa da honakoa eta bertako esatariak gure gela arroxean edukiko ditugu beraien gustoko doinuak jartzen, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera.

noise

Gaurkoan ez dugu Saldarik izango

Aupa adiskideok!

Berri tamalgarriekin gatozkizue.  Aste honetan ez dugu Salda Badago saiorik entzuteko aukerarik izango, esatariaren konpromezuak medio. Zuen belarriek beste aste bat saio fin hau entzun gabe iraungo al dute?

Datorren astelehenean Arraio Irratiaren urtemuga izaki, ez dugu saio arrunt bat izango. Irratian gaur egun dabiltzan esatari gehienak igaroko dira saiotik, eta baita zenbait arraiokide historiko ere.

Bitartean, ondo izan!

Rhinus Jaggerman-en bixita biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, biharko saioan Lizarriturri handiaren bixita izango dugu, oraingo honetan Rhinus Jaggerman bezela, izena eta itxura aldatuta!!! Zer ekarriko  ote digu??? Ez galdu lagunok, beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

rhinus

 

Pottors ta Klito ATALKAN!!!

Atalkako Intxaur saltsa saioan gonbidatuak izango ditugu gaur gauean. Datorren asteburuan Putzuzulo gaztetxean ospatuko den Musika Errebolta Feministaren inguruan hitz egiteko, Pottors ta Klito taldeko kideak etorriko dira Arraio Irratira. Jardunaldi hauen inguruan hitz egingo dugu, baita taldeari buruz ere, formazio berriarekin orain gutxi estreinatu dira-eta. Emakumez osatutako taldeen musika entzuteko ere aprobetxatuko dugu.

Guztia, 22.00etatik 23.00etara, Arraio Irratian!!!

MEFEST