Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2013

Ingurumenaz aritu ginen

Ieiiii!

Igande hontan, Martxoak 8aren inguruan izan ziren ekimenetaz jardun ginan Sorginak taldeko kide den Lorerekin.

Ta honen ostean Aitziber Sarobe, Arkamurkako kidea, izan genuen elkarrizketatua. Kontu ugari eta garbi bota zituen Aitziberrek.

arbola

Grabaketa entzuteko behean klikatu

Mediterraneoko doinuen inguruko Pasaporterik gabe saioa

Mundutik mundura, pasaporterik gabe, musikaren inguruan mediterraneora joan gara hilabete honetan. Hauen artean, Italian, Bulgarian, Argelian, Grezian, Marsellan, Valentziako… musikaren inguruan jardun gara.

Joan Manuel Serrat, Orchata, Souad Massi , Khaled, Wickeda, Tamara Obrovac,Chinesse Man, Habanot Nechama, Palestinian rappers, Domenico modugno, Locomondo eta Cheikha Rimitti   bezelako talde edo bakarlarien doinuak jarri ditugu. Nahi baduzue, inguru honetako doinuak entzutera gonbidatzen zaituztegu.

mediterraneo

Juanmarekin antimilitarismoaren inguruan

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan Juanma etorriko zaigu eta oraingoan, 80 eta 90 hamarkadetan insumisioaren aldeko eta militarismoaren aurkako sorturiko abestiak entzuteko aukera izango dugu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

anti

Salda Badago: JC Perez, Xabier Montoia eta Maddi Oihenart

Hiru euskal musikari gaurkoan, Mutrikutik JC Perez, Gasteiztik Xabier Montoia eta Barkoxetik Maddi Oihenart. Gure Kuña ederra ere aurkeztu dugu, nobedade gisa. Gozatu lagunok!