Apa kaxo!

Berandu bada ere berritu dugu guk ere web orria. Atzo egin genuen saioa entzungai duzuela jakinarazi nahi dizuegu. Beste saioetan bezala lehenego zatian herriko taldeen emaitzak izan genituen, saskibaloian eta eskubaloian emaitza bikainak izan genituelarik.

Ondoren hondartzeko futbolari egin genion tarte bat, liga erregularreko azken jardunaldia izan baitzen. Beraz nesketan final erdiak eta mutiletan final laurdenak finkaturik daude, hauek ordea apirilaren 7 arte ez dira izango.

Azkenik Australiara joan gien Gold Coastera bertan Kelly Slaterrek irabazi baitu zirkuituko lehendabiziko froga. Aipatu behar da txapelketa honetan beteranoek egin duten lan bikaina Joel Parkinson eta Mick Fanning-ena besteak beste. Benetan irudi ikusgarriak utzi dizkigute, hona hemen adididea:

PlayPlay

« »