Kaixooo!

Igande hontan telefonoari su eman genion. Hasteko, Korrika antolatzen ari diren 2 kide izan genituen. Asteko laburpenean, ezin ahaztu Itxaropena enpresatik kaleratuak izan diren 2 langile, eta haietako batekin izan ginen telefonoz. Gerora, Martxoak 3 elkarteko kide den Andoni Txasko izan genuen telefonoaren beste aldean eta bukatzeko, larunbatean Zarauzko gaztetxean burutu ziren jardunaldiak izan genituen hizpide.

Arrosa irrati sarearen 2. Jardunaldiak, hain zuzen ere. Irola Irratiko Giselerekin eta Hala Bediko Gaizkarekin izan ginen elkarrizketan. Jardunaldien balorazioak, bakoitzaren irratiko errealitateak, zer ematen dion Arrosak, zer den arrosa,…

Entzutekoa benetan.

Ba hoixe, adiorik ez iganderarte baizik!!

m3

Grabaketa entzuteko klikatu behean

« »