Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2013

Saioaren “Natura” diska berriarekin salda

Saioa abeslari legorretarraren “Natura” diska berriari eskeini diogu astelehen honetako Salda Badago irratsaioa. 2013ko urtarrilean argitaratu du diska benetan ederra, bere ibilbide musikaleko hirugarrena, eta programa osoa eskeintzea merezi zuela iritzi diogu, eta baita hala egin ere! Gozatu salda eder hau, entzule!!!

Gaur ez da Itsaso debekatuarik izango

Kaixo entzule maiteak,

beste astebetez huts egingo dizuegula aurreratu beharrean gaude. Oraingo honetan osasun eta lan kontuengatik ezin izango dugu saiorik egin.

Asko sentitzen dugu bigarren astez jarraian kale egitea, datorrenean zuekin egongo garelakoan, ondo izan entzule!

Alexander loop eta Panda-ren bixita biharko Kaiolatik saioan!!!

Kaixo kaiolazaleok, biharkoan ohorezko bi gonbidatu izango ditugu gurean. Alde batetik Kaiolatik fest 2012-an gurekin egon zen Panda handia izango dugu, eta berarekin batera Alexander Loop gaztea izango dugu, besteak beste, aurtengo mixmaster txapelketako finalista!!!

Doinu ilunak nagusi, Azpeiti aldeko bi artista hauekin!!! Beti bezala, 8tan hasi eta 9rak arte!!! UP THE KAIOLS!!!

Zinema Itsuaren 2.bidaia

Zinema Itsuaren 2.saioan Goya sarien zuzenketa izango duzue entzungai ostegunean.

Jarraian Irlandara bidaitxo bat eta bukatzeko gure herrira itzuliko gara Modelo Lagunak-ekoekin hitz egitera.

21:30tatik aurrera Arraio Irratian (99.3Fm)

Thelma eta Louise

entradas cine modelo

KaosarenerasoaK eta bertsio batzuk ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, KaosarenerasoaK taldeko kide bati egingo diogu elkarrizketa. Soraluzeko taldeak, beraien azken kontzertuak eskainiko ditu, tartean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxekoa. Honez gain, bertsio batzuei ere errepasoa egingo diegu, asteroko agenda ahaztu gabe. Asteartean beraz, zita zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_19_kaosaren