Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2013

Bueltan da ZarataZarautz irratsaioa

Urtarrilaren 1eko saioan piper egin ondoren, bueltan gara ZarataZarautz irratsaioarekin. Gaurkoan gainera, B Jauna bueltan dugu eta hirukote izatera pasako gara berriz ere. Hau aprobetxatuz, New York-etik ekarritako biniloez gozatzeko aukera edukiko duzue gaueko 21:30etatik aurrera.

Salda Badago: Post-rockari buruzko bigarrena eta azkena

Aupa Arraiozaleok!!

Urteari hasiera bikaina eman diogu Salda finarekin. Post-rockari bigarren eta azken gorazarrea egin diogu mundu mailako talde ezagunak (Mogwai, Mono eta This Will Destroy You) zein euskal eszenako talde bikainak (Miztura, Giranice eta Madeleine) entzunaz. Azken hauek gure programan izango ditugu laster, aski laster!!

Programa bortitz hau hemen entzun dezakezu

Arraiozale, gozatu!!!

Arrutiko Intxaurrak Arraion

Mor More taldearekin egin genuen bezala, Irola Irratian abenduan eginiko saio bat entzuteko parada izango duzue. Emarock saioan, Arrutiko Intxaurrak Zarauztarra elkarrizketatu zuten eta gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan edukiko duzue entzungai.

Urtea ondo hasteko, Hamar Dozena-ren bixita Kaiolara!!!

Iepa kaixow!!! Iltze berri on Kaiolazale!!! Gaur, urteari hasiera emateko Hamar Dozena Zarauztarraren bixita edukiko deu!!! Bere doinu frexko, melodiko eta dantzagarriekin, seguru zuen deliziak egingo dituela!!! Ez galdu lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!