Apa kaxo!!

Zorioneko eguna dugu gaurkoa, orain 6 urte egin baikenuen gure lehen saio. Jai hartzeko aitzakia paregabea izan arren gure entzuleak asetuko dituen saioa egingo dugu gaur.

Asteburan zarautzen izan dugun kirol ekitaldi garrantzaitsuenari errepaso sakona emango diogu, triatloiaz ari natzaizue.

Honez gain igoera lortu berri duten eskubaloiko eta saskibaloikoek asteburuan bilerak izan dituzte datorren denboraldiari aurre egiteko moduak aztertzeko, honetaz ere jardungo gara.

Amaitzeko surgai eskainiko diogu tarte handi bat. Aurreko astean gipuzkoaok surf txapelketari ez genion tokirik egin baina gaurkoan lasai egon aipatuko dugula. Fijin jokoan zen froga ere amaitu da, bertako olatu bikainekin maniobra ikusgarriak egin dituzte surflariek eta honen berri ere emango dizuegu. Denbora badugu Brazil aldera ere joko dugu, hemen kortxeroen Itacoatiara Pro Brazil txapelketa baitago jokoan, bertan Alex Uranga zumaiarra jada 4. errondan aurkitzen da. Beraz badakziue informazio gehiago nahi baduzue ez galdu gure saioa 20.00tatik aurrea Arraio Irratian, FMko 99.3an!

« »