Press "Enter" to skip to content

Zarauzko JANTOKI BEGANOAz atalkan

Kaixo arraiozale!

Urteurren osteko lehen saio honetan, Zarautzen, abiatu berri den ekimen interesgarri eta goxo bati buruz arituko gara gaurko saioan: PUTZUZULOKO JANTOKI BEGANOA.

 

Hilabete inguru da Zarauzko gaztetxean jantoki beganoa “estreinatu” zela. Afari beganoa, borondate truk, nahi duen ororentzat. Hilean behin egiteko asmoz hasi ziren eta lehendabiziko hura primerakoa izan zen: menua itzela, eta bertan sortutako giroa ere ederra.

Horrela bada, ekimen honetako partaide diren kide pare bat izango ditugu gure artean eta jantokiari buruz ez ezik beganismoaz ere jardungo dugu 21’00tatik 22’00etarako tartean.

 

On egin!

 

Saio benetan interesgarria izan zen lehengo ostegunekoa ere. Eta hemen behean duzue jada entzungai.

Bestetik, Beganismoarekin erlazionatutako zenbait dokumental aipatu zizkiguten Mikel eta Titok, eta hemen behean tituluak eta loturak, gaiaz gehiago jakin eta hausnartu nahi duen naiz kuriostitatea duen ororentzat:

          -A CARNE É FRACA (Brasil, 2005, 54min, erderaz azpititulatuta)     http://www.youtube.com/watch?v=5ip_imv-WTA

         -EL EMOTIVO MUNDO DE LOS ANIMALES DE GRANJA (AEB, 2007, 53min, erderaz azpititulatuta)     http://vimeo.com/2567671

          -THE END OF THE LINE (Britania Handia, 2009, 81min, erderaz)     http://www.youtube.com/watch?v=QlzIQhF6Dow

One Comment

  1. chambertuX chambertuX

    Podkasta entzuten eta gero galdera bat etorri zait burura. Nola liteke beganoa izanda Mikel jaunak, maskota bezala txakur bat edukitzea?. Kontradizio earra ezta….
    Agurr

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude