Iepa kaxo!
Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz saio bikain bat eskaintzeko intentzioarekin. Gaurkoan eskubaloiari tarte berezia eskainiko diogu, gaurkoan ordea arrazoiak ditugu honetarako. Senior gizonezkotan lehen bi taldeek berain ligan txapeldun atera dira eta jubeniletan mutilek euskal liga irabazi dute, neskak bigarren gelditu diren arren biak fase estatalera igaro dira. Honez gain beste taldeen emaitzak ere emango ditugu, nola ez, batzuk hobeak dira besteak baino, betiko moduan.
Surfari ere tarte bat eskainiko diogu, Australiara bixita eginaz. Melburnen Rip Curl Pro Bells Beach 2012 txapelketa jokoan dago eta bertan aurkitzen dira zirkuituko surflari onenak. Zer gertatzen ari den kontatuko dizuegu gure eleaniztasuna praktikan jarriaz.
Azkenik II. futbito txapelketaren nondik norakoak azalduko dizkizuegu. Atzo egin zen zozketan zer gertatzeaz gain partida interesgarrienak noiz diren esango dizuegu. Gora Arrayo Ballekano!!!!
Be First to Comment