Press "Enter" to skip to content

Plaieroen final erdiak eta futbito txapelketa mintzagai Izerditan Blai saioan

Apa kaxo!

Hemen gara beste behin zarauzko herritarroi kirol saio bikain bat eskaini asmoz. Gaurkoan lehenengo tartean herriko taldeen emaitzak izango ditugu, hemen aipatu behar da eskubaloian gizonezkoek matematikoki Ohorezko B mailara igotzeko faserako txartela lortu dutela.

Bestetik hondartzatik ere baditugu albisteak. Australian, Telstra Drug Awere Pro txapelketa martxan baita. 6 izar prime-eko txapelketa honetan zarauztarrek zer egin duten esango dizuegu.

Hondartzan jarraituz baina etxera bueltatuz hondartzeko futboleko final erdiak aztertuko ditugu eta gure kiniela egingo dugu. Zuk ere zure egin dezakezu izerditan@arraio.net era bidali edota feizbukean idatzi.

Azkenik bigarren urtez jarraian antolatu dugun futbito txapelketa aurkeztuko dugu primizian. Beraz badakizue ez galdu gaurko saioa bikaiña izango baita. 20.00tatik aurrera eta ostegunean errepikapenak 14.00tan Arraio Irratian FMko 99.3an!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude