Press "Enter" to skip to content

Gorka Julioren hitzaldia Arraion entzun ahalko da

Maiatzaren 28an, goizeko 10etatik aurrera, Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan hausnarketa eguna antolatu dugu.

* Helburua: interneten erabileraz hausnarketa egin eta sarean katibu ez geratzeko tresnak zein diren azaltzea.

* Egitaraua: Goizeko 10etatik kafe ordura arte, Gorka Juliok interneten inguruko erabileraz gogoeta egin eta aholku batzuk emango ditu. Guzti hau Arraio Irratiak zuzenean emitituko du FM eta internet bidez. Kafearen ostean, planteatutako puntuen inguruko hausnarketa eta eztabaida egingo dugu, elkarrekin adostasun batera iristeko.

Bazkalostean, sare sozialen erabileraren inguruko hausnarketa egitekotan gabiltza. Nola askatu Facebook eta Twitterrenaganako dependentziatik? Zein beste sare dauzkagu eskura? Batez ere Gorka Juliok IEB11n planteatutakoaren gaineko eztabaida eginez.

* Norentzat. Goizekoa interneteko erabiltzaile arrunt ororentzat, internet kontzienteki erabiltzen ikasteko: zerbitzari bat alokatzen ikasi eta bertan posta eta informazio kudeatzeko lan tresnak nola erabili erakusteko, besteak beste. Bazkalostekoa sare sozialen inguruko erabileraz hausnar egin nahi duen ororentzat.

Animatzen bazara, idatzi zergatik [at] goraprotoiak [dot] com helbidera. Adierazi bazkaritara gelditzeko asmorik duzun.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude