Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2010

ESAITeko Egoitz Askasibar Izerditan blai-en

Iepa kaxo!
Urtea amaitzen ari den honetan makiña bat kontu ditugu zuei kontatzeko. Lehenengo zatian gure taldeen emaitzak eta orain arteko balantze azkar bat egingo dugu.
Igandean goizeko 8tan izan zen hondartzeko futbola ere ez dugu alde batera utziko, jardunaldi honetako emaitzak errepasatzeaz gain liga eta kopako banaketa nola geratu den aipatuko ditugu.
Azkenik ESAITeko bozeramaile den Egoitz Askasibarri eginiko elkarrizketa eguntzeko aukera izango duzue. Zuzenean saio entzun ezin baduzue jetsi ezazue grabaketa.
Eskubikoa da Egoitz Askasibar

Belarriak zulatzeko prest gara berriro ere

Beste astearte zaratatsu bat iritsi da Arraio Irratira eta gu beste behin ere prest gaude ZarataZarautz duin bat egiteko. Gaurkoan, B jaunaren ahotsa entzun gabe geldituko gara, beste kompromezu batzuk medio, gurean ez baita egongo.

Gaurkoan, Arrano Tabernan, Arranopolakoekin elkarlanean antolatu dugun gau zaratatsuan jarriko ditugun zenbait abesti entzuteko aukera izango duzue. Oraindik ez baldin badakizue ere, ostegunean, abenduaren 23an, Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara ZarataZarautz irratsaioko kideak musika jartzen. Eta jarriko dugunaren aurrerapen txiki bat eskeiniko dizuegu irratian.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur gauean, 21:30etatik aurrera.

Arraio Irratiko neguko programazioa aurkeztu genuen larunbatean

Arraio Irratiko Neguko programazio berria aurkeztu genuen pasa den abenduaren 18an, Zarauzko AEK eta EHEk urtero antolatzen duten Santo Tomas azokan.

Goizeko 10:30etatik hasita, irratsaio berezi bat egin genuen han bertan, Santo Tomas azokaren nondik norakoez eta gure programazio berriaren azalpenak emanez.

Udaberriko programazioarekin alderatuz, aldaketa sakon batzuk jasan ditu gure neguko programazioak. Hasteko, errepikapenen atalari zuku gehiago atera nahian, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 10:00etara, Arraio Irratiak ekoizten dituen irratsaioen errepikapenak entzun ahalko dira.

Guzti honez gain, beste aldaketa batzuk ere etorri dira gurean, batipat arratsaldeko programazioan. Astelehenetan esaterako, Info 7 irratiko Jokoa Bai irratsaioa entzun ahalko da arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Asteartetan ere, irrati bereko 5etako Diligentzia saioa ere entzungai egongo da ordu berean.

Tas Tas irrati libreko Kaleko Bentanie magazina ere entzungai egongo da egunero, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Arratsaldeko programazioa ere ondorengo saio hauekin osatu dugu. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Hala Bedi irratiko Zaharrak Berri magazina entzun ahalko da astelehenetan. Info 7 eta Koska irratiko bi musika saiorekin ere alaituko gara, Hegoaldeko Ostatua eta Munduko Sustraiak saioekin alegia. Bi hauek, astearte eta asteazkenetan izango dira. Ostegunetan, Koska Irratiko Finean Nafarrak saioaren txanda izango da eta ostiraletan bertsolaritzari tarte txiki bat egingo diogu Hala Bedi irratiko Bertxoko saioarekin.

Gainontzean, orain arte lanean jardun duten Arraio Irratiko 7 saioek ere jarraituko dute. Udaberrirako gainera, beste irratsaio propioren bat ere hastekotan da, baina guzti hau aurrerago kontatuko dugu.

Bitacora Kaiera oporretara doa

Kaixo bidaiazaleok!

Azken saioan esan bezala gaur eta hurrengo bi astelenetan ez da zuzeneko saiorik izango, gu bidaiatzekotan baikera. Hala ere, 2010eko saiorik berexienak errepikatuta entzungai izango dituzue betiko orduan.

Zuk ere urte amaiera eta hasiera bidaiari izan dezazula eta bueltan elkar topatuko garelakoan… pozik bizi!!

Laster arte!

Bixita berezia edukiko dugu Arraio Irratian

Ostiral honetan, Abenduaren 17an, bixita berezi bat edukiko dugu Zarauzko Irrati librean. Goizeko 10:30etatik aurrera, Zarauzko Orokieta Herri Eskolako haurrak izango ditugu gure estudioan, irratiaren funtzionamendua ikusi eta irratsaio bat egiteko.

Honen ondorioz, gure goizeko programazioan aldaketak egongo dira eta Hala Bedi irratiko Suelta La Olla irratsaioa atzerapen batekin hasiko da. Gogoratu beraz, galdu ezinezko zita duzuela bihar, goizeko 10:30etatik aurrera.