Argi udaberritik aurrera eztula jartzen bazaizu, begiak gorritu ta zure eztarriak garraxi egiten badu, ez da polenaren erasoagatik izango, Heavy Metalaren erasoagatik. Udaberriko programazioarekin batera musika doinu berri batzuk izango dira gure uhinetan, asteburuari ongietorria emateko gerturatuko dira Heavy Metaleko zaldunak. Iron Maiden, Metallica, Su ta Gar, Sonata Artica, Gamma Ray, Helloween, Asgarth, AC/DC, Hira eta beste hainbat talde izango dituzue entzungai ostiralero.

Hemengik gure gonbita luzatzen dizuegu entzule denei, ostiraletan 14.00tatik 17.00tara bitartean zuen tximak astindu, ukabilla altxa ta inoizko marrurik ozenena botatzeko musika honek astea osoan pillatu duzun amorrua askatzen lagunduko baidizu. Goza ezazue!!

heavymetal.jpg

« »