Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: uztaila 2008

Tourrean ere Izerditan Blai!!

Aurten ere Tourreko bi etapa eskeiniko ditugu, lehenengoa astelehenean 15.30tatik aurrera, Pau eta Hautacam-en artekoa. Bigarrena uztailak 23an asteazkenan Embrun hasi eta L’Alpe-d’Huez-en bukatuko dena.
300px-lacets_alpedhuez.jpg
Pirineotako eta alpetako etaparik interesgarrienak Izerdtian Blai! irratsaioaren eskutik entzuteko aukera bikaina ez ezazuela galdu, betiko esatariak alde batera utzi eta benetan txirrindularitzaz gozatu nahi baduzu ez hutsik egin astelehena 14 eta asteazkena 23an 15.30tatik aurrera Arraio Irratian, Zarauzko irrati librean.
nugget-thumb.jpg

Egurra, egurra eta egurra

Aho bizarrik gabe arituko gara ostegun honetan Arraioenean, iluntzeko 9etatik 10etara, Lizarriturri Dj doktorearen eskutik eta 27zapataren ahotik. Egurrez dekoratuko dugu Arraioenea, geure burutik hasita inguruko guztiak egurtzeko asmoa baitugu. Udako etenaldiaren aurretik bi irratsaio geratzen zaizkigu. Aste honetakoa eta hurrengo astekoa. Eta ez dugu gelditzen zaizkigun bi irratsaioetan inor indiferente gelditzerik nahi. Gusto baduzue gonbidatuta zaudete inguruko azenario eta erremolatxa guztiak Arraio Irratia entzutera. Guk ere maite zaituztegu!