Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2007

kontzertua

Zaratazarautzek kontzertu berri bat iragartzen du ostegun honetarako.

Atraku – punk gordina eibarretik

Zuschanden – hc/punk/crust bortitza alemierdatik

hau dana putzuzulo gaztetxian 21tan, hamaiketako bukauta egon behar du

ta gaur gauean 22tan zaratazarautz saioan Iñor ez! talde zarauztarra edukiko dugu beraien azkenengo lanataz hitzegiten eta beste mila gauza komentatzen. 

 

 

Udalaren antzoki proiektua

Aste honetako As noites da radio lisboa saioan Udaletxearen proiektu bat aztertuko dugu: antzoki edo kontzertu aretoa. Saiatu gara honen inguruko informazio guztia biltzen eta zuei eskainiko dizuegu, eta baita, nola ez, daldarka jarri gaituen asmo honen inguruko gure iritzia.

Daldarka zergatik?

Erantzuna urtarrilaren 4ko saioan, bederatzietatik hamarretara!

Aaaaaaaaaa, gonbidatu oso berezi bat ere izango da gurekin…

Pako Aristi puntuari erantzutera!

Asteartean hilak 9, “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan Pako Aristi idazle urrestildarra elkarrizketatuko dugu. Iluntzeko zortziretan hasi eta bederatziak bitartean hainbat puntu jarriko dizkiogu, ea berak nola erantzuten dituen… Idazteaz gain, beste hainbat saltsatan sartuta dago; besteak beste, geurean izan genuen Mikel Markezekin batera hainbat kontu eta kantutan dabiltza.

Beraz, ez ahaztu urte berrian ere FMko 99.3 sintonizatzea, merezi du eta!


Pako