Gaur, maiatzak 14, aspaldiko partez liburuzaina etorri zaigu bere liburu gomendioak egitera. Eta gainera pasarte batzuk irakurtzen ere aritu zaigu. Ondoren Ikastolan matrikulazioa ukatu dioten guraso baten testigantza jaso dugu, puri-purian dagoen gai bat izanik lehen eskutik, edo ahotsetik, jaso dugu testigantza hori.
13. sayuak ezin zun perfekto hasi, zenbaki peligrosua da … ta bai, berandu hasi ginan zortzi milioi arazo tekniko ta geo. Eskerrak geo Tximasek konpondu zigula (hurrenguan ingoiguzu master class bat, mesedez? jejeje).
Bueno bueno, uaingo hontan Leire Ruiz makillatzaile eta artista izan genun gurian edo bere instagrameko profilian esateu bezala: Art&Film characterization, provocative vegetarian art or antiart. Hori guztia bere gustukuak dian doinu heavy metaleruan artian.
Plazerra izan zan Leire gurian izatia. Eskerrik asko hain ezezaguna zaigun makilaje munduai buruz hitzeiteagatik, desiatzen gaude zure hurrengo bideuak ikusteko eta zorte on zure proiektu berriakin!
Askotariko gaiak ere izan genitun hizpide, beti bezela! Uaingo hontan: euskaran kontrako epaien aurka, mobilizaziyuak deitu diala azaruak 4rako; Hezkuntza Lege berriakin D eredua arriskuan daola; eta explotazio erreproduktibuen inguruan ere jardun genun.
Arazo teknikuak arazo, espero disfrutatu izana! Beste bat arte!
Iepale, datorren larunbat hontan kopla txapelketa herrikoya izango deu Hiru Putzu gaztetxian. Horren berri ematen izan ditugu Joseba eta Amaia koplazaliak. Ondo izan!!
Arrazoi pertsonalak medio, gaur ez da Galdedebalde saiorik egongo. Datorren astetik aurrera indar betez itzuliko gara denboraldiari merezi duen amaiera emateko. Izan ongi!!