Gaur, abenduak 10, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista izan da gure uhin askeetan. Venezuelatik etorri berria da eta herrialde bolibartarrean burutu den erreferendum bati buruz aritu gara luze eta zabal. Galdeketa honen atzean dauden gakoak aztertu ditugu eta etorkizunera begira ere jarri gara, batez ere kontinente mailan egon daitezkeen ondorioak kontuan hartzekoan izan daitezkeelako.
Gaur, abenduak 3, Ponpax kolaboratzailearen bixita izan dugu. Berarekin dieten inguruan aritu gara solasean. Ondoren, pasa den ostegunean, azaroaren 30ean, izan zen greba feminista orokorreko mikro-irekia eta eguerdiko mobilizazioaren ekitaldia eskeini ditugu esklusiban.
“Sí tú me vienes hablando de amor, que dura la vida, cual caballo me guía. Permíteme que te de mi opinión: mira imbécil que te den por el culo, … me gusta ser una zorra, me gusta ser una zorra, me gusta ser una zorra! Eo, ae, mamón!”
Las Vulpesen doinuek lagundu digue gaurko irratsayuan, izan ere, Jone Rubiok honi buruzko tesi izugarri interesgarri bat ari da lantzen, bueno honi buruz eta 80. hamarkadako ekintza performatibo politizatuei buruz. Horrexegatik eta beste hainbat kontu interesgarri ekarri dizkigulako gonbidatu degu gure saioara altsasuar makina hau! Beraz, bere tesiaz gain, arteaz, historiaz eta feminismoaz aritu gara.
Horretaz aparte, bihar Azaroak 30 Greba Feminista Orokorra dago eta horri buruzko informazioa ere helarazi nahi izan dizuegu. Horrela, greba nondik datorren, zer aldarrikatzen den eta Zarautzen zer egitarau prestatu den azaldu ditugu, Ekiñek bidali zizkigun audioekin lagunduta. Eskerrik asko!