Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

II. ZarataFest jaialdia ZarataZarautzen

Azaroaren 3ko saioan, Putzuzulo Gaztetxearen 4. urteurrenaren barnean burutuko den II. ZarataFest jaialdian parte hartuko duten taldeez jardungo gara. Aurtengoan, Galiziatik datozen Hongo eta Black Panda taldeez gain, Soraluzeko KaosarenerasoaK, Torrelavegako Roman Castevet eta Logroñoko Raiser taldeak ariko dira. Talde guzti hauen errepasoa egingo dugu irratsaioaren lehen zatian.

zaratafest.jpg

Honen ostean, gure blog bikainean orain arte jarri ditugun taldeen errepasoa egingo dugu. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera.

Ahuntzen eztul berri bat prest dago

Azaroaren 1eko eztula interesgarri joan zen atzo. Putzuzulo Gaztetxean izan zen kontzertuaren ondorioz irratsaioa berandu hasi bazen ere zer hitzegin eduki zuten Edonatok eta Malinchek.

Gaztetxearen urteurrena dela aprobetxatuz, Xakelako kide batzuk egon ziren Arraioko estudioan gonbidatu moduan. Honez gain, beteranoren baten bisita ere izan zen eta Zarautzen egon diren beste Gaztetxeen inguruan ere hitzegin zuten bi orduko irratsaioan.

1257084948671_f.jpg

Saioa entzun nahi?

Entzun itzazue atzoko kontzertuak!!

Atzo, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenaren barnean burutu ziren kontzertuak zuzenean emititu genituen gure uhinetatik. Denbora arazoak medio, Nabil Monssourren kontzertua ezin izan genuen emititu eta grabatu baina, Old Seed, Arrebote eta Stockolm SSren kontzertuzak entzuteko parada izan zenuten.

Hala ere, atzo kontzertura azaldu ezin izan zenutenentzat eta FMko 99.3tik entzun ezin izan zenutenentzat sarean eskuragarri dituzue. Hiru kontzertuak Podcastean dituzue.

ARETO FUTBOLA MINTZAGAI IZERDITAN BLAI SAIOAN

Gaurko honten Ceramicas Nogales Zarauzko areto futboleko taldeko jokalari den Eneko Iturrioz izango dugu. Areto futbolak gure herrian azken urteetan izan duen gorakada oso garrantzitsu da, aurten 1. nazionaleko B mailan diardute borrokan aurreneko graipena aste honetan lortu dutelarik. Beraz elkarrizketa oso interesgarria izango da gaurkoa arratsaldeko 20.00tatik aurrera.

Bestalde, herriko taldeen emaitzak, hondartzako futboleko jardunaldi berri bat ta Penichen jokatu den surf txapelketak ere komentatuko ditugu, bi paeta-txapapea atala ahaztu gabe. Juananek gaurkoan jai hartu arren lan taldeo osoa fin fin aritukozuei beste asteazken batez herriko kirolaren berri ematen.

Azkenik gogoratuko dugu larunbatn honetan izango direla II. Emaionk lori pala txapelketaren final handiak, 12tan Manuelako frontoian. Beraz badakizue, azaldu ta gozatu eskualdeko pala txapelketa onenaz!!