Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Arraio Irratiak grebarekin bat egingo du

Zarauzko Arraio Irrati libreak, Euskal Herrian bihar deitu den greba orokorrarekin bat egingo du. Honegatik, gure programazioak aldaketak izango ditu.

Goizean zehar, Hala Bedi irratiarekin konexioa egingo dugu hauek grebaren inguruan burutu behar duten jarraipena emititzeko.

Entzun ezazue goizean, Hala Bedi irratiko lagunek Zarauzko Arraio Irratiko kide bati eginiko elkarrizketatxoa. Bertan, Zarautzen goizean zehar egin diren mobilizazioen inguruan hitzegin dute. Aldez aurretik milesker Hala Bediko lagunei:

Hirukotea belarriak zulatzeko prest da

ZarataZarauzko ohiko hirukotea bueltan da zuen belarriak zulatzeko. Urtarrilaren 25eko saioa, nobedade berriekin hasiko dugu. Kamorrah eta Crani Septic taldeen elkarbanaturiko diska, Trashgression, Afonia… Honen ostean, astebukaera honetan dauden kontzertuen errepasoa ere egingo dugu.

Eta saioa ongi amaitzeko, gustoko dugun musika apur bat ere jarriko dugu, beti ere gure humore puntuarekin. Gogoratu irratsaio zaratatsu bat duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Australia eta Indonesiara goaz Enekon eskutik!

Iepa kaixo!!

Gaur gaueko beatziretatik aurrea Australia eta Indonesiara bidaiatzeko aukera aparta izango dezue, arraio irratiko uhin libreei esker. Bertan ia urtebete pasa duen lagun baten eskutik!

Euskal Herrian hotza egiten duen arren, Australiako udarara bidaiatu nahi badezu, sintonizatu 99.3 FM eta gozaatu!

 Bidai on!