Donostitik eta Lekitxotik datoz gure gaurko gonbidatuak!! Maldivasen ezagutu eta hemen ditugu gure galderei erantzuteko prest!! EZ GALDU!!!

Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou ia denoi!
Gaurkoan, otsailaren 2an, beste behin ere herrira begira egon gara. Malekoiaren zati batean egin nahi duten proiektu berri bati buruz aritu gara Iñigo Altunarekin. Proiektuaren nondik norakoaren (oraingoz) dakitena azaldu digu, abiatu duten sinadura bilketaren arrazoiak zeintzuk diren eta abar luze bat ere kontatu dizkigu.
Amaieran, atzo Iruñean Aroztegiko makroproiektuaren aurkako manifako ekitaldia eskeini dugu.
Entzun ezazue!

Podcast: Play in new window | Download
La Culpa talde Valentziarrak Zarauzko Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuen kontzertua entzungai izango duzue ostegunean, 21:00etatik aurrera. Lege Berria kolektioak antolaturiko kontzertuan Tatxers taldearekin taularatu ziren.

Podcast: Play in new window | Download
Kaixo entzule maite! Gaurkoan eskubaloiko 2. taldeko jokalariak gonbidatu ditugu gela arroxera. Jakina den bezala, foko, argazki eta albiste gehienak lehemdabiziko taldeek bereganatzen dituzte baina hauek aurrera egiteko ezinbestekoa dute 2. talde bat. Hori dela eta gaurkoan Eli, Andre alde batetik eta Jon Ander eta Ibai bestetik gerturatu zaizkigu beraien taldeez hitz egiteko.
Honetaz gain, playerotako 8. jardunaldiko kiniela ere egin dugu, beraz ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irrtia 20.30tatik aurrera FMko 99.3an!

Podcast: Play in new window | Download
Aurreko astean Toritoren bisita eta gero, ohiko hirukotearen txanda izan da. Beti bezala musika zaratatsuaren tartea eduki dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.